XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Haizeak putz egin dau eta Gurbiz jaunak bere buruko kapeleari eusten deutso, bolada barriren batek eroango ete deutson bildurrez.

- Gurbiz jauna, lehengo ilunabar batean taska txiker argi eskasekoan egon nintzan.

Uste uste barik, herrira ta etxera heldu diran gizon gazte batzuen berbak entzuten.

Zenbat premina, neke, oinaze!.

Behar bada, eta euren aburua da, zio barik, erru barik.

Haen berba beroak, esaldi gartsuak, baina esan bakezaleak, batez be, bizigurako azalpen lauak.

Demokraziak behetik gorakoa behar leuke, ezta?.

- Hemen ba dogu demokrazi-zale itsua dana.

- Hor?
- Txomin.

Ez da inongo alderdiko.

Gizonaren aldeko ei da, herriaren aldeko.

Eta beraz, herri guztien aldeko.

- Tamalez, berba gitxi egin dot beragaz.

- Etxezale ta etxezulo bihurtu da.

Arrebeagaz bizi da.

Zera... hemengo neskatilak be, ezagutzen dozuz.

- Ene! Begi zoliak ditu jenteak, gero!.

- Zahar izan arren, gizonak neskato gazteei begiratuteko ohiturea ez dau lagako, nunbait be.

Eta neskatila politei begira jarri ezkero, mutil lagunak be ikusi egin behar.

- Adiskide onak zertu dodaz.

- Maribel, Itziar...
- Horreek alkarren...
- Jakina.

Alkarren adiskide handi dira, zer bardinekoak izan ez arren.

Alabaina, zioa dago hor.

-...!
- Maribel, alaba bakarra da.

Itziarrek, ostera, nebea dauka, Jokin.

Uria hustutea izan zanean hain zuzen aita hil, eta alde egin eban.

Honeen aitaren hiletara Txomin joan egin zan, bapere bildur barik joan be.

- Eta Jokin...
- Karrerea amaitu eta gehiago ikasteko asmoz Madrilen egon zan pare bat urtean, eta han ezagutu eban.

- Nor?
- Maribel.
- A...!.